Batxilergo 2ko ikasleok  Orientazio plangintzaren barnean  antolatzen dugun bisita programari eman diogu hasiera beste behin.  Azaroaren 21ean izan genuen lehen saioan, Leioako EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasle eta doktore den Jose Luis Ayastuy oñatiarra etorri zitzaigun. Bere azalpenean unibertsitatearen nondik norako nagusiak azaltzeaz gain, Zientzia eta Teknologia fakultatean dituzten graduen berri ere eman zigun.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Jose Luisi, izan ere, oso aberasgarria da fakultateko kide batekin gure zalantzak  argitzeko aukera izatea ikastolan bertan.