Txantxiku Ikastolak 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia
50. urteurreneko bilerarako deialdia.

Dakizuen moduan, 2016-2017 ikasturtean, Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. Gertaera honek duen garrantzia kontutan hartuta, azaroaren 11n bilera egingo dugu. Bilera honetara ikastolako langile, guraso zein lagunak gonbidatuta daude. Bertan, urte horretan egingo ditugun ekintzak zehaztuko dira, baita ekintza hauek antolatzeko osatuko diren taldeak ere. Izena ematea beharrezkoa ez den arren, etortzeko asmoa duenak idazkaritzan izena emango balu lana erraztuko liguke. ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.