2003a geroztik, Xiberuko Eperra Ikastolak Gabonetarako otarreak eskaintzen ditu. Ekimen honek bi helburu ditu: batetik, tokiko janariak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetan osatzen dituzten ekoizpenak eskainiz; bestetik, jarduneko gastu guztiak estaltzeko xedearekin ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzea. Urtez urte, otarren salmenta handituz doa, elkartasun sarea garatzen ari den seinale.
Ikastolan, haur kopurua handitzearekin batera, sortzen diren gastuak ere areagotu egiten dira, batez ere diru publikotik ezer gutxi laguntzen diela jakinda. Eta ez dugu ahaztu behar, bai Zuberoan, bai Iparraldean, gure arbasoen hizkuntza berreskuratzeko eta mantentzeko ahaleginean lan handia egiten ari dela Ikastola.
Otar horiek eskatu nahi izanez gero, Txantxiku Ikastolako idazkaritzan izango duzue horretarako aukera. Eskaera abenduaren 5a baino lehen egin behar da.
Hona hemen bada, ikasturte honetan salgai jarri dituzten bi otarreak: