Ziburuko Ikastolak 4 urteko ibilbide laburrean, lan handia egin du Euskarazko irakaskuntza- ikaskuntzaren alde, bai herrian bertan, baita inguruan ere. Kopuruz ikastola txikia izan arren, bertako familientzat euskal erreferente handia dugu Kaskarotenea Ikastola.
Hala ere, azken hilabeteotan ikastolaren egoerak nabarmen okerrera egin du Auzitegi Nazionaletik eta Herriko Etxetik jasan dituzten jazarpenen ondorioz. Egoera honi konponbidea bilatu nahian, saiakera ugari egin dituzte eta bata ere ez alferrikakoa.
Izenpetze kanpaina bat ere abiarazi zuten bakarrik ez zeudela erakusteko eta auzapezari presioa egiteko. Eta oraingoan, kanpaina haren helburuak indartu nahirik, manifestazio bat antolatu dute AZAROAREN 8an arratsaldeko 16:00tan Ziburun. Aukera aparta beraz, Euskal Herriak orokorrean, Ziburuko Ikastolaren egoera salatu eta bakarrik ez daudela adierazteko.
Horren harira, Txantxiku Ikastolak, Arizmendi eta Aranzadi Ikastolekin elkarlanean autobusa antolatu du manifestaziora joateko. Hona hemen informazio gehiago:
EGUNA: Azaroak 8, zapatua.
PREZIOA: 10€
IRTEERA: 13:30 Posta bulegoaren aurrealdean.
ITZULERA: 19:00an Ziburun.