DANBOR HOTSEZ GOZATZEN

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2014ko ira. 19a, 18:48

Oñatiko jaixak geroz eta gertuago ditugun honetan, Txantxiku Ikastolan ere berotze ariketak egiten hasiak gara. Asteburu honetan izango den haurren danborradak animatuta, geuk ere geure danborrada egin dugu gaur goizean.

                Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, plaza danbor hotsez girotu dugu beste urte batez. Aurtengoan ere, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta LHko 1.mailako ikasleak izan dira parte-hartzaileak. Eta, nola ez, kanpora irten ez badira ere, Haur Hezkuntzako 1 eta 2 urteko ikasle txikiek ere izan dute aukera danborra astintzeko.

                Datorren astean argitaratuko ditugu ikastolako webgunean ekintza honen inguruko argazkiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak