ESLOVAKIA EXPRESS

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2014ko ira. 10a, 21:12

Badira egun batzuk Batxilergo 1 mailako ikasleak abiatu zirela. Duela urte batzuetatik Txantxiku Ikastolan martxan dirauen elkartruke programak, Eslovakiar herritarrekin harremana sendotzen lagundu digu. Eta nola ez, aurten ere pozarren joan dira gure neska- mutilak gugandik urruti xamarrean dugun kultura, hizkuntza, bizimodu eta, batez ere, jendea ezagutzera.

 

                Joaneko bidaian, Budapest eta Venezia bezalako hiriburuak ezagutzeko aukera izan zuten. Betliar jauregiaren aurrean ateratako argazkian Txantxiku Ikastolako ikasle eta irakasleak, eta Tomáša Akvinského eslovakiar ikastetxeko ikasle batzuk ageri dira. Ikasle, zein irakasle oso gustura dabiltza. Hala ere, bidaia orotan gertatu bezala, bihar itzulerako bideari ekingo diote. Munich eta Paris bisitatu eta larunbatean etxean izango ditugu.

Ordura arte, ondo pasa eta esperientzia paregabea izan dadila!

Muxuak Txantxiku Ikastolatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak