Irailaren 10etik 23ra 5.mailako ikasle guztiek FIE (Fortnight Inmersion to Explorers) programan parte hartuko dute. Programa hori Txantxiku Ikastolan eleaniztasunaren alde egiten dugun apustuaren beste oinarrietako bat da. 5. mailako ikasle guztiek, 15 egunez, ama hizkuntza ingelesa duten irakasleekin landuko dute ingelesa. Hori da programa honen ezaugarririk nabarmenena.