Udako eskolaz kanpoko jardueren artean, Txantxiku Ikastolan 1995ean "Enjoy English” programari hasiera eman zitzaion. Aurten 19. ekitaldia izango dugu eta horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako 75 ikaslerekin osatutako 7 taldek parte hartuko dute. Programa horren helburua ingelesa ikuspegi ludikotik lantzea da. Ingeleseko ikastaro berezi hau eleaniztasun planteamenduaren proiektu osagarri gisa aurkezten da, hainbat jarduerez osatuta dagoena eta urtez urte berritzen dena.
Programa hori ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 22an bukatuko da, eta ikastaroari amaiera emateko uztailaren 18an arratsaldeko 18:00ean Santa Ana antzokian, herritar guztiei zuzendutako emanaldia izango da.