Batxilergoko 1. mailako ikasleak, ikasturtea bukatu ostean, 6 egun pasatuko dituzte Ingalaterrako hiriburuan
Atzo abiatu ziren Londonera ikastolako batxilergoko 1.mailako ikasleak eta 3 irakasle eta bertan egongo dira 23ra arte. Egun hauetan, ingelesa praktikatzeko aukera izateaz gain, Erresuma Batuko hiruburuko hainbat bazter ezagutuko dituzte. Gaur, bisita gidatua izan dute bertan eta Tamesis ibaian zeharkaldia egiteaz gain, Tower Bridge eta London Tower bsitatzeko aukera izan dute. Eguraldia lagun, egun gogoangarria igarotzen ari dira gure gazteak.