Maiatzaren 24tik 31ra bi urtetik behin ospatzen den AR REDADEG ekitaldiaren 4. edizioa izan da. Hilaren 24an Montroulezen hasi eta 31n Gronvelen bukatu den lasterketa horrekin 1531 kilometroko ibilbidea osatu da, eta horietan beste hainbat lagunek parte hartu dute. Euskal Herriko KORRIKAren pareko atxintxikaldi horrekin, bretoieraren normalizazioa sustatu nahi da, eta bide batez, Diwan eskolak bultzatu. Horietako bi kilometro, 1504.ena eta 1505.ena, hain zuzen, Txantxiku ikastolatik bertara propio joan ziren 4 irakaslek osatu dituzte.
Txantxiku ikastolakoak Karaezeko Lisé Diwan eskolakoekin trukeak garatzen ari gara azken urte hauetan, eta aukera hori baliatuta jai horretan parte hartu nahi izan dugu. Langileok egindako ekarpenekin bi kilometro erosteko adina diru eskuratu ditugu, eta bertara joanda, Bretainiako lagunei gure laguntza eta babesa agertu nahi izan diegu. Bi egun zoragarri igaro ditugu elkarrekin. Trugarez!! Eskerrik asko!!