TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNA 2014

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2014ko api. 11a, 15:30
Ekintzez betetako asteburuan murgilduta gaude

Asteburu honetan TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNA 2014 ospatuko dugu.

Gaur goizean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera (jolasak, kirol jarduerak, tortila lehiaketa...) izan dituzte ikastolan. Eguerdian BH ikasleak herri-bazkaria izan dute ikastolan bertan eta arratsaldean TTAK EUSKARA TALDEKO kideek ikasleen arteko jolasak antolatu dituzte. Bestalde, arratsaldeko 14:30etik aurrera LHko ikasleentzat jaialdia izan da Zubikoa kiroldegian. HHko ikasleak ikastolako jolaslekuan egokitu den jolas-parkean murgildu dira. Egubakoitzeko ekitaldiei amaiera emateko arratsaldeko 18:00etan ohiko jaialdia izan da kiroldegiko pilotalekuan. Ikuskizun horretan ikasleen partaidetzaz gain, gurasoen eta langileon inplikazioa azpimarragarria da.

Bihar, larunbata, goizean jolas-parkea eta tailerrez gain,  ATE IREKIEN jardunaldia eta ikastolako kideon OTAMENA izango da. Horrekin guztiarekin batera, Eskola Agendia 21eko kideek TALO TAILERRA ere antolatuko dute. Bestalde, arratsaldeko 17:00etan kiroldegiko kantxan  Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek BIZIPOZA ikuskizuna eskainiko dute.

Azkenik, domekan, Eskola Agenda 21eko ordezkariek antolatuta, BIZIKLETA MARTXA izango da. Jarduera horretan ikasle, guraso eta langileek giro alaian Oñati eta San Prudentzio arteko ibilidea osatuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak