Aste honetan TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNA 2014 ospatzen ari gara gure ikastolan. Testuinguru horretan egubakoitzean arratsaldez (18:30 – 20:30) eta zapatuan eguerdian (12:00 – 14:00) eta arratsaldean (18:30 – 20:30) kale Barria 9an egokitu dugun Bidezko Merkataritza denda berriro ere zabalduko dugu.
Azpimarratu nahi dugu jarduera horrekin lortuko den etekin ekonomikoa Mari Carmen Markuleta oñatiarra Haitiko haurren alde garatzen ari den proiektura bideratuko dela.