Astea oso ondo doakigu Bretainiako Karaez herrian gauden Txantxiku ikastolako ordezkarioi: Lycée Diwaneko ikasleekin jarduerak garatu eta harremana indartu, frantsesa praktikatu, bazterrak bisitatu, tirolina eta adrenalina botatzeko jarduerak egin, krepak nola egiten diren ikusi eta dastatu...
Atzo iluntzean FEST NOZ izan genuen hemengo lokal batean: krepak (krampouezh-ak) jan, bretoien dantzak praktikatu, gure dantzak irakatsi...
Gaur goizeko 11:00ak aldera Karaezeko udaletxean bertako ordezkarion harrera izango dugu eta, bazkalostean, ikasleak euren "bikoteen" etxeetara joango dira. Ikasle horiek asteburua familietako kideekin igaroko dute.
Datorren astelehen goizean Euskal Harrirantz abiatuko gara.