Txantxiku ikastolako ikasleak Bretainian

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2014ko martxoaren 25a

Txantxiku ikastolako DBHko 4. mailako ikasle talde bat eta hiru irakasle Bretainian dira martxoaren 24az geroztik Karaezeko Lycée Diwaneko ikastetxeko lagunekin.

Ikasleen arteko truke honetan frantsesa eta bretoiera praktikatzeaz gain, gaur martxoak 25, Finisterre departamenduko  Pointe du Raz lurmuturra bisitatu dute.
Bihar, eguaztena, Diwan lizeoko lagunekin bretoien herri kirolak jorratuko dituzte. Etzi, bestalde, Huelgoat-era joango dira eta bertan krepak nola egiten diren ikusiko dute.

Eguraldia lagun, oso gustura ari dira Txantxiku ikastolako ikasleak Bretainian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak