Txantxiku ikastolako ikasleek Down sindromaren munduko eguna ospatu dute
Gaur, martxoak 21, Down sindromearen munduko eguna ospatzen dela aintzat hartuta Txantxiku ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek bideo bat kaleratu dute zeinetan agertu nahi izan duten ezberdintasuna aberastasuna dela.
Down sindromearen eguna ospatzeko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean DOWN? BAI, ESKERRIK ASKO edota NIK MAITE DUT DOWN leloak zeramatzaten pin-ak banatu dituzte. Bestalde, 6. mailako ikasleek NI ZU BEZALAKOA NAIZ programaren barnean landutako azaldu diete DBHko 1. mailako ikasleei. A zelako harreman politta sortu den guztion artean!! Ekimen aberasgarriak bene-benetan!!!