Bretaianiako ikasleekin elkartrukea

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2014ko ots. 26a, 10:57

Astebete gure artean egon ostean bihar joango dira Bretainia aldera Lise Diwaneko gure lagunak

Otsailaren 20an iluntzeko 21:00ak aldera iritsi ziren Oñatira Bretainiako Lise Diwaneko 29 ikasle eta 3 irakasle. Egun hauetan gure artean izan ditugu, eta eguraldia lagun, gure herriko eta Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dute (Arrikrutz, Arantzazu, Donostia, Bilbo...).

Gaur, Oñatiko Natur Eskolako kideekin, Arantzazu eta Araotz aldean ibiliko dira  bretainiarrak. Arratsaldeko 19:00etan, bestalde, udaletxean "harrera/agur" ofiziala izango da, eta ondoren, Pago Uso elkartean izango den afarian hango eta hemengo ikasleak elkartu dira. Esan beharrik ez dago emozio eta bizipenez betetako astea izan dela.

Martxoaren 24tik 31ra DBHko 4. mailako gure ikasleak Bretainiako Karaez aldera joango dira, eta bertan elkartrukearen bigarren atala osatuko da.

Trugarez!!! Eskerrik asko lagunok, trukea hau gauzatzeko aukera eman diguzuelako.

Kenavo!!! Laister arte!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak