Otsailaren 20tik 27ra Oñatin izango dira Bretainiako Lisé Diwanetik etorri diren 29 ikasle eta euren irakasleak. Gure artean egongo diren aste honetan Euskal Herriko hainbat leku bisitatuko dituzte ikasle horiek: Arrikrutz, Donostia, Bilbo, Arantzazu-Araotz, eta gure kulturaren hainbat ezaugarri eta ohitura ezagutzeko aukera ere izango dute, bai irteera horietan, baita gure ikasleen familiekin jorratuko dituzten jardueretan ere.
Azpimarratu nahi dugu, bide batez, gure ikasleak, DBHko 4. mailan frantsesa ikasgaia lantzen ari direnak, Bretainiara martxoaren 24tik 31ra joango direla.
DEGEMER MAT!!! ONGI ETORRI!!!