Egun horretan herritar orok, baina bereziki guraso berriek ikastolako instalazioak ikusteko beta izateaz gain, euren seme-alabek lagun berriak ezagutzeko aukera izango dute. Ate Irekien jardunaldia osatzeko 17:30ean Patxin eta Potxin pailazoen 'Oihan Koloretsua' emanaldia izango dugu.