Jeloskortasunak gure seme alaben bizipen eta jokaerak baldintzatzen ditu. Eta anaia-arreben arteko iskanbilak ezinbestekoak badira ere, zer egin dezakegu horiek gutxitzeko edota arintzeko? Helduon zein jarrerak lagundu dezake? Nola egin bitartekari lana beraien arteko gatazketan? Horretaz guztiaz arituko da Nerea Mendizabal eguazten honetan, hilak 8, arratsaldeko 18:00etan Txantxiku ikastolako areto nagusian (San Juan, 1). Azpimarratu nahi dugu ZAINTZA ZERBITZUA izango dela 8 urtera arteko umeentzat.