Markel eta bere senitartekoak ikastolara etorriko dira bizi duten egoera azaltzera, eta, bide batez, plastikozko tapoiak biltzeko egiten ari garen ahalegina eskertzera
Datorren eguaztenean, hilak 18, arratsaldeko 14:30ean, Markel Lopez eta bere senitartekoak Txantxiku ikastolara etorriko dira eta LHko 6. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleekin solasaldia izango dute. Markel Lopez urretxuarrak epidermolisis bullosa edota "tximeleta azala" izeneko gaixotasuna du, eta horrek hainbat arazo sortu dizkio bere bizitzan, bai osasun mailakoak baita ekonomikoak ere. Biharko solasaldi horretan Markelek eta bere etxekoek une honetan bizi duten egoera azalduko diete gure ikasleei, eta bestalde, aukera hori baliatuko dute eskertzeko Txantxiku ikastolakook eta oñatiarrok egiten ari garen ahalegina Markelen aldeko tapoi bilketa egiten.