2008-11-19

Erabiltzailearen aurpegia Tomas Elortza Ugarte 2023ko abe. 1a, 08:36

Egun horretan, duela hamabost urte, Iruña-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei –Eliseo Gil Zubillagari eta Idoia Filloy Nievari– industen jarraitzeko baimena kendu zieten eta kanporatu egin zituzten langileekin batera.

Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez arrazoi zientifikotan oinarrituta: azterketa fisiko eta kimikorik gabe, C-14 proba egin gabe, dataziorik gabe...

5 urte geroago hasi ziren laborategiko analisiak egiten, eta, hemezortzi ikerlari aritu baziren ere –lau txosten idatzi zituzten–, ikerlari batek soilik –Jose Vicente Navarro– aurkitu zituen faltsutasun zantzuak 36 grafitotan eta beste bat benetakotzat jo zuen. Epaileak 36 horiengatik zigortu zuen Eliseo Gil Zubillaga, bakoitzeko bi euroko zigorra ezarriz. Beste ehunka grafitok analizatu gabe jarraitzen dute.

Bat nator kazetari batek I-Vko auziari buruz zioenarekin: "Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek –Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak...– horretan ez lagundu izana".

 

-------------

Tomas Elortza Ugarte
Hernani

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak