Urtaro honek natura prestatzen du neguko lozorrorako, hostoak jakintsu, kapa bat eginez lurra ongarritzeko.
Orain, aldiz, gizakiak agertzen gara, naturaren lozorrotik urrun, hondakinak sortzen jarraitzen dugu, eta ez dugu behar bezala birziklatzen kasu batzuetan. Azaroaren 29an birziklatze mota bat edo beste bat bozkatuko dugu.
2016an Mankomunitatetik kanpaina bat jarri zen abian olioa, beira… batzeko. Birziklatze ziklo berri bat zen, egun eta ordutegi batekin. Hura izan zen bilketa selektiboaren hasiera. Uste dut garrantzitsuena ez dela zentratzea nola jaso behar diren hondakinak; zaborra sortzetik azken tratamenduraino egiten den bidean zentratu behar dugu. Horregatik, denok konbentzitu behar dugu zaborra banatu egin behar dugula sortzen dugunean; hala, ondorengo tratamendua errazte aldera.
Pertsona batzuei burutik kendu behar zaie bosgarren edukiontziak erraztu egiten duela "ez birziklatzea" –ezkutatu egiten da gaizki batutako zaborra)–; bestela, zaila izango litzateke azaltzea nola momentu honetan pertsonek zabor organikoa, ontziekin, dena nahastuta, lurrean, uzten duten, beste guztiei kaleetan zikinkeria horrekin bizitzen behartzen.
Berreskuratzea posibleena da, elementu kultural bezala hartu behar da gizartean; hala, zer egin ez dakigunean hondakin kopurua txikiagoa izango da, erraustuz bukatuz. Azken hau naturako azken maila izan beharko litzateke, eta ez lehena, baina erosoena da, baina ez osasuntsuena; nork nahi du errauskailu baten ondoan bizi?
Errealitatean, hondakinen tratamendua behar bezala egitea da. Denok egon behar dugu ados, ez da herri baten bizikidetasuna distortsionatuko duen elementu bat izan behar. Argi dago hobe dela ondo birziklatzea eta zaborra ondo biltzea, alde guztietatik zaborra ikustea baino.
Egiten dugun guztia, ziklo naturaletik gertu, denok disfrutatuko dugu, eta, gainera, mundu garbiagoa utziko diegu gure ondorengoei.