Egunero krisi ekonomikoarekin gosaltzen dugulako diot hori. Alde errealetik begiratuta uste dut botere ekonomikoek gidatzen duten txalupan doala gizartea.
Ikuspuntu errealetik pertsonek ez lukete bizitza galdu behar banketxeen presioak eragindako etsipenagatik; garai batean, gizarteak kimeran edo ispiluaren alde irrealean bizi izatea eragin dute-eta horiek. "Lapurtutakoa" bueltatuko balute, langabezia, kultura, pentsio edo osasuna bezalako gaiei mesede egingo liekete. Ispiluaren alde errealean ez luke horrelakorik gertatu behar. Horiek horren erakargarria den dirutik urrun egon beharko lukete: jateko lapurtzen dutenendako kartzela, esku-zurikoak goratzen dituzten bitartean.
Eskerrak egunerokotasuna batzuek gura dutena baino politagoa den, gauza txikiak baloratzen, gehiegikeria barik, bizitza argi-itzalak bakarrik emateaz arduratzen da-eta.
Ispiluaren alde errealean argia piztu dadila espero dugu, eta bakea finkatzeko behar diren aurrerapausoak ematea, gure presoak ahaztu barik, gure kemena espero dutenak. Eta horretarako beharrezkoa da gizarte osoaren lana eta borondatea, bestela lagun eta senitartekoen presoak baino ez dira-eta izango. Azken finean, gizartea botere politiko eta sozialean alfertuta geratzen da-eta.