Bihar eguerdira arte (apirilak 19 eta 20) familia-justizia digitalaren gaiaz jardungo dute. LSNEren mintegi sasoiko bigarrena da honakoa (astero mintegi bat izango da sasoi bukaerara arte; 16, guztira) eta RCSL (Research Committee on Sociology of Law) erakundeko Familiaren gaineko lantalde iraunkorrak prestatu ditu edukiak. Mintegia koordinatzen ari dira Mavis Maclean (Oxford University) eta Bregje Dijksterhuis (Vrije Universiteit Amsterdam). Lantalde horrek hainbat argitalpen egin ditu, gehienak Hart argitaletxean Oñatiko LSNEn sortutako edukiak biltzen dituen Oñati International Series izenekoan.
Eguraldi ederra aprobetxatuta, jardunaldiak uzten dizkien tarteetan herria ezagutzeko edo berriz bisitatzeko (mintegiko hainbat lehendik Oñatin izandakoak baitira) aukera dute parte-hartzaileek.
Hainbat ponentzia
Eguenean, Estatuek familia-justizian duten rol gero eta txikiagoa aztertzen hasi dira; gero, zuzenbideko profesionalen zeregina nola aldatzen joan den eztabaidatu dute; bazkalostean, familia-justizia digitalaren hasiera landu dute. Egubakoitzean, Herbehereetan, Ingalaterran eta Galesen justizia digitalarekin lotutako berritasunak landuko dituzte; bukatzeko, azken eztabaida izango dute.
Bertako ordezkaritza ere izan da; hala, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Euskadiko bitartekaritza zerbitzuez jardun dute.