Hezitzailea, berritsu

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2016ko mai. 6a, 08:29

Hezitzaileak gara eta aisialdiak ere bere tokia dauka haur, nerabe, gazte eta helduetan.

Herriak badauzka aisialdiko eremu asko, erakargarriak direnak. Guk, eremu hauetan lanean jarraitzeko gogoa eta ilusioa jarri behar dugu. 

Haur eta gazteen hizkuntz ohituretan eragin beharra dago, euskara asko erabiltzen lagundu eta euskararekin harreman handia eta ona izatera bultzatu behar ditugu. Etorkizuneko giltza dira eta aisialdiak badauka eurengan eragiteko erreferente garrantzitsu bat: hezitzailea.

Haur eta gazteari hizkuntz ohituretan lagunduko diona hezitzailea izan behar da. Erabileran eragitea da helburua eta bera da ekintzaren dinamizatzaile eta euskararen erabilera ere dinamizatu dezakeena. Hezitzaile berritsuak nahi ditugu; elkarrizketa ugari sortuko dituena eta beraien elkarrizketetan parte hartuko duena, lehen hitza beti euskaraz esan eta beraiei laguntza eskainiko diena eta errefortzu positiboak emango dituena.

Haur eta gazteei ere ahalegina eskatuko diegu. Esan beharrekoa euskarara eramatea kosta egiten zaiela ikusten badugu, laguntzeko prest gaudela azalduko diegu eta beraiek euskara mantentzeko ahaleginak egiten dituztela ikusten dugunean, animatu eta zoriondu egingo ditugu

Ez ahaztu, garrantzitsuena gure jarrera da. Hezitzaileak gara eta hezitzaile aktibo eta berritsu bezala jokatu behar dugu. Edozein egoera eta jarduera egokia da umeekin eta gazteekin harremana izateko eta euskararen erabilera bultzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak