Urteak pasa ahala, zerbitzuak euskaldunagoak izateko eta haur eta nerabeen beharrei gero eta hobeto erantzuteko lanean jarraitzen dugu.
Horretarako, duela gutxira arte buruan izan dugun “dena haur eta gazteentzat baina beraiek kontuan hartu gabe nahiz eta beraien nahi eta beharrak identifikatzen ahalegindu” kontzeptua alde batera uzteko garaia da, eta beraien parte hartzea indartzea izango da helburua.
Ume eta gazteak erdigunean partaide gisa jarri behar ditugu eta hitza eman behar diegu. Beraien artean partekatzeko eta erabakiak hartzeko aukera izan behar dute. Ekintza puntual bat izateari utzi behar dio. Gauzak eman eta esatera bultzatu behar ditugu eta gauzak emateko eta esateko dituztela sinetsi behar dugu. Parte hartzaile aktiboak izatera pasatzen dira, eta, horretarako, gauza txikienetatik handienetara doazen prozesuetan parte hartzera bultzatu behar ditugu, kontuan hartuta parte hartzea beraien eremu hurbilenean eman behar dela.
Honekin guztiarekin, autonomia indartzen joango gara eta haur eta gazte bakoitzaren identitatea eraikitzen. Beraz, haur eta gazteei hitza emango diegu, eta beraiekin batera hezitzailea eta herritarra den aisialdia garatu.