Aulkian pentsakor?

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2015ko urr. 4a, 00:00

Guraso ni ere, gai honen inguruko milaka artikulu heltzen zaizkit eskuetara.

Facebook, Twitter… Zer pasatzen zaio haurrari bere burutik zerbait egiten duenean, ondorio bezala, aulki baten denboratxo bat pasatzera behartzen dugunean? Bera kontziente al da horrelako egoera batean hausnartzeko? Berez, bertan eseri eta egin duenaren inguruan hausnartzea izan beharko zen helburu, nagusiak bere autoritatea adierazi eta bertan egotera behartzen duelarik.

Zaila da, benetan, ondokoaren pentsamenduak zein diren asmatzea, baina ziur nago haur hauenak horrelakoak edo antzerakoak izango zirela: "Ez dut nahi hemen eserita egon"; "lagunekin jolastea nahi dut"; "gosea daukat"… Egoera hau, haurra zutitu eta "Amaitu dut! Ez dut gehiago egingo!” esaten duenean amaitzen da.

Haurra pentsatzera derrigortzen dugunean haserrea sentitzen du. Ez diogu hitz egiteko aukera ematen. Benetan haurrak badaki zer den pentsatu behar duena? Egokiago izango da, bada, haurrari bere pentsamenduak adierazten uztea, ezta? Ez diogu aukera hori eskaintzen, zigor bat inposatzen diogu. Berak badaki egoera horretatik irteteko eman beharreko erantzuna zein den.

Haurrari bere ikasketa prozesuan laguntzerakoan, bere arlo emozionala eta afektiboa ez dugu alde batera utzi behar. Beraz, egoera honetara heldu gabe, goazen haurrarekin hitz egitera, eman aukera haurrari berari hitz egiteko, entzun esaten duena eta hitz egitea ez badu nahi, utzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak