Familia transmisioa

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Garitano 2014ko aza. 25a, 00:00

Hizkuntza ohituraz edo erabilpenaz, hizkuntza ondo ikasteaz, hizkuntza horrekin zer egiten dugun… Horren guztiaren inguruan jarri ahal gara hausnarketa egiten?

Gurasook ere horretan guztian berebiziko garrantzia daukagu. Ezin dugu seme-alaben hizkuntza ohitura erabaki, baina asko lagundu diezaiekegu, eta, haurren ohituretan eragin nahi badugu, beharrezkoa iruditzen zait haurrak jaiotzen direnetik gure zenbait jokabide zaintzea.

Euskarazko hizkuntz ohitura sendotzeko, gurasook seme-alabei euskara aberatsa eskaintzea oso garrantzitsua dela uste dut, euskararekin bizipen positiboak eskaintzea eta, noski, gurasook hizkuntzari dagokionez eredu izatea. 

Baina nola eskaini hizkuntza aberatsa? Abestiez baliatuz, ipuin kontaketak bultzatuz, irakurzaletasuna sustatuz… era ludikoan, jolasaren bidez. Horrek guztiak lagunduko die hizkuntza aberatsa izaten eta erabileran erraztasuna eta erosotasuna emango die.

Hizkuntza aberatsa lortzeko lanketarekin  batera, gure seme-alabei jostailuak, jolasak, eskola orduz kanpoko jarduerak, telebista … euskaraz eskainiz eta erreferente euskaldunak eskaintzen badizkiegu,  bizipen  positiboak izatera lagunduko diegu eta euskara askorekin eta asko erabiltzera ahalbideratu.

Horrekin lotuta gurasoak hausnarketa bat egitera animatzen ditut: zeintzuk izan dira zuen seme-alabek azken hilabeteetan izan dituzten esperientzia positiboenak? Zein hizkuntzatan izan dituzte? Argi dago gaztelerarekin harremana  ziurtatuta dagoela, baina euskararekin? Hemen bakoitzak zer egina badaukagula uste dut; beraz, hauxe egitera animatzen zaituztet.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak