Leihotik begira

Erabiltzailearen aurpegia Sonia Etxenausia 2015ko eka. 18a, 00:00

Biodibertsitatea. Gizakiongandik urrun dagoen hitz potolo bat dirudi.

Baina leihotik begiratzea besterik ez dago berorrekin etengabe topo egiteko, eta ikusi ahal izateko, gero eta pobreagoa dela. Eta bioaniztasuna pobrea bada, daukagun airea, lurra, ura, sendagaiak, elikadura, aisialdirako eremuak, etab. pobretuko dira eta horrekin batera gu ere bai, halabeharrez.

Biodibertsitateak ez du dirurik ematen… Baina nola kontatu dezakegu eurotan bertako baso zaharrek ematen digutena? Adibidez, paisaia edertzeko daukaten gaitasuna? Perretxikoak gordetzeko duten ahalmena? Gure historia eta kultura sortzeko eszenatokia eman izana? Animali basatiei gordelekua eskaintzea? Lurzoruari eta urari eusten egiten duten lana?

Eta nekazaritzari dagokionez ez dago esan beharrik agroekologian oinarritutako nekazaritzak edo konbentzionalak (agrotoxiko guztiekin) ingurugiroan daukaten inpaktua oso ezberdina dela. Eta ez ahaztu ingurugiroaren parte garela!

Badira esperientzia batzuk non, lurjabeak diren pertsonei, beraien lurretan naturarekin errespetuan egindako praktika edukitzeagatik zerga onurak jasotzen dituztela administrazioaren aldetik. Bada garaia, bada, gure gizarte aurreratu honetan jasangarritasunaren aldeko zerga erreforma egiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak