Burujabetasuna

Erabiltzailearen aurpegia Sonia Etxenausia 2014ko aza. 17a, 09:55

Azkenaldi hontan burujabetza kontzeptue darabilgu bueltaka: elikadura burujabetza, burujabetza energetikue, burujabetza politikue…

Baiñe motz geratu jat, bizitzan ziher, burujabetza pertsonala proposatzen dien aldixek. Hau da, norberaren osasunaren, harremanaren eta energixaren kudeaketaren erreginek edo soberanoak izetien proposamenak. 

Elikadura burujabetzara nekazari eta kontsumitzaile burujabiekin helduko da, baiñe egoeriek politikari burujabien borondatie eskaketan dau. Bertako produktu jasangarrixen kontsumitzailliek izen gure dauienak ekoizliok baiño gehixau gare. Eta egoera hori ez bada bardinketan, gatxa ikusten dot datorren datue aldaketie: "Euskaldunok jaten douen %4 bakarrik ekoizten da Euskal Herrixen". Beraz, elikadurari dagokixonez menpekotasun egoera latzien bizi gare.

Ortuzaliek eta nekazari txikiñek biher dittugu, argi dau. Baiñe ze baldintzetan? Ze lurretan? Horregaittik, proposatzen dou lur emankorrak erabilgarri egon daixiela. Eta baserrixek, heziketandako, ingurugiruen zaintzandako, osasunandako eta gure sustarren ongarrireko zentruek izen daixiela. Toma ya!

Eta zergatik ez ibilli negue barrure begiketako eta norberaren burujabetasune lantzeko? Etorriko da-eta udabarrixe kanpora begittute loraketako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak