Bixar ilunkaran, plazan, sinadurak batzen jarraittuku. Ondiok ezpozu zuria emun, animau!!! Zuk be salatu!!!
"Europak lege berri bat egin zuen, bertan europar komunitateko estatu ezberdinetako sententziek eragin berbera izan behar dutela zehazten du. Legea 2008koa izan arren, Espainiak ez zuen 2014ra arte bere ordenamenduan sartu. 2014ko azaroan, europar legedi hori barne ordenamenduan sartzeko asmoz, Espainiak lege berri bat egin zuen, europar legearen zentzua aldatuz eta beste estatuetako akumulazio edota batuketaren aplikazioa oztopatuz. Horrela, Frantziako kondena bete ostean, 30 urteko topea 0-tik abiatzen da, eta honek praktikan, 30 urtetik gorako espetxe zigorrak betetzea suposatzen du, Europako legea urratuz"
48 presori eragitten xau kontu honek, ta 8 kalian egon biharko zian honezkero. Gure herriko Alberto Plazaola iheslarixari be eragitten xau eta Espainiaren mendekuzko trikimailu honeatik ez bazan, gure artian egongo zan honezkero.
Bixar ezin badozu sinatu, lasai, laister aukera gehixau iragarriko dittugu!