Urtarrilak 7, Oñatik be salatuko dau!

Erabiltzailearen aurpegia Sare Oñati 2016ko abe. 25a, 23:41
Urtarrilaren 7xan, 13:00etan, Oñatiko gaztelekuan ekitaldi parte-hartzailia egingo dogu. Herri moduan, preso ta iheslarixei urratutako giza eskubidiak salaketan dittugula adierazteko batuko gara: dispersiño madarikatua, isolamendua, gaixo larrixena, zigorren batuketia kontutan ez hartzia, 70 urtetik gorako presuak kartzelan jarraiketia... mendekuzko neurri krudel honeik behingoz atzian itxi bihar dittugu, nahikua da! Herrittar mordo bat batuko gara. Bertsuak kantau, errezitaldixa entzun, bideuak ikusi, gogoetak partekatu... eta Oñatiarrok be salaketan dugula adierazteko argazki erraldoia atarako dogu bukaketako. Eta hortik, urtarrilaren 14an Bilboko kaliak betetera, eta ondoren be jendartia aktibaitten jarraiketako lanian burubelarri jarraiketara!!! Animau eta gorde datia, urtarrilan 7ko eguardixan elkar ikusiko dogu. Sensibilidade ezberdinetako Oñatiarrak elkarrekin euskal presuen giza eskubidien alde, herri honentzako benetako konponbide baten alde eta bakiaren alde!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak