Oñatiko postetxe ondoko trenarekin argazkia atera dugu Oñatiko sarekideok!!!
Hau ibilbide baten hasiera besterik ez da, lehen geltokia. Hemendik aurrera TRENAREN DINAMIKArekin bagoiak betetzea dagokigu eta preso, iheslari edo deportatuen giza eskubideen alde adostasunak konpromisoak edo ekimen berriak antolatzea dagokigu jendarte guztiari! Jendartea aktibatuz lortuko baitugu harriak mugitzea eta dispertsioarekin amaitzea. Larriki gaixo dauden presoak urjentziaz etxeratu daitezen ere oso garrantzitsua litzateke konponbiderantz pausuak eman daitezen.
Jarri dezagun guztiok geure alea, ez gelditu trenera igo gabe eta animo!!! Lortuko dugu eta!!!