Mila esker eta zorionak udaletxeko agerraldira agertu ziñain Oñatiar danairi, abenduan 26ko mobilizaziñuan era batera edo bestera parte hartu zebein sarekidiairi (hizlari, tekniko, postuko saltzaile, bideogile, logistika, ... eta tira iñaz harrixa mobittia lortu zebein danairi). Ta gaurkuan bai, zorionak Bilboko kaliak bete eta estatua edo osatu leiken espainiar gobernu berrixaren aurrian holako indar erakustaldi baten parte hartziagatik.
Baina danok dakigun moduan, hemen ezta bukaketan Sare eta sarekidion lana. Bixartik aurrera, harremanak sendotu, barrixak sortu, bultzatu eta ikustaraztia izango da guztion lana. Gaur Bilboko kaletan ikusi dugun ilusiñua ondo kudeatu eta egunerokotasunian aldarrikapen honi jarraikortasuna emutia nahi dugu. Hau oso garrantzitsua dala erakutsi eta danok batera bagauz garaiezinak garela sinistu ta transmitiu bihar dugu. Laister dinamika iraunkor berri bat aurkeztuko dau Sarek, gaur banatu diran pegatinekin eukiko dau zer ikusixa, badago beraz erronkarik hurrengo hilabetetarako, animo!!!
ESKERRIK ASKO NORBANAKO ASKO ITTEN ZABITZAIN LANATIK ETA SEGI GOGO HORREKIN, LORTUKO DUGU!!!
Euskal Presoak Euskal Herrira
Giza eskubideak, konponbidea, bakea