Sapaturock 2015, urriak 24an Oñatiko Gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Sare Oñati 2015ko urr. 21a, 10:26
Sapaturock 2015, urriak 24an Oñatiko Gaztelekuan Oñatiko Sare herritar mugimenduak bultzatuta jaialdi ederra antolatu dugu hurrengo zapaturako, Oñatiko Gaztelekuan. Jaialdirako prestatutako kartelak jasotzen duen moduan, poesia, rock&rolla eta aldarrikapena uztartu nahi dituen ekitaldia ospatuko dugu bertan. Ahots eta adierazpen artistiko ezberdinak bildu nahi izan ditugu ekitaldian, Sare mugimenduaren aldarrikapenari babesa eta bultzada emanez. Horregatik, Gaztelekuko oholtza gainera adin guztietako musikari eta artistak igoko dira, beraien abesti eta poesien bitartez ozenki adierazteko, euskal presoen sakabanaketa politika krudelaren amaiera behar dugula, euskal herriratu nahi ditugula, eta gaixotasun larriak dituzten presoak, adinduak eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenak ere kalean nahi ditugula. Gainera, herritarrek bidali dizkiguten selfie-mezuen bitartez, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena ozenkiago entzungo da, jailadian bertan ikusi ahal izango ditugu eta beraiek igorritako argazki eta bideoak. Beraz, bertara hurbiltzeko gonbitea besterik ez zaigu falta. Animatu zaitezte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak