Hasieran sormena lantzeko marrazki batzuk egin ditugu taldeka, bertan kontzeptu garrantzitsu batzuk azpimarratu ditugu.
Ondoren, talde txikietan ideiekin lanean hasi gara, aurrez jasota zeudenak garatu ditugu eta berriak ere sortu dira. Gero ideia hauek, duten garrantziaren arabera, sailkatu eta atsedenaldiko txokolate beroaren une gozoa iritsi zaigu.
Atsedenaldia amaitzearekin, nork bere burua non ikusten duen hausnartu, ideia konkretuetarako izena eman eta ideiak gauzatzeko planifikazioaren inguruan lehen harriak jarriz, etorkizun hurbilerako konpromezu zehatzak hartu ditugu.
Hurrengo hitzordu garrantzitsua ABENDUUAREN 20koa izango da. Gure herria saretuko dugu plazan, eta ekimen hau oso jendetsua izango da, garrantzitsua da guztiok han egotea, beraz gorde data. Abenduaren 20an dispertsioarekin bukatzeko nahikoa ez, baina ezinbestekoa izango den ekimenera ezin dugu hutsik egin. Lortuko dugu!!!