Gaur goizean jarri du Oñatiko SAREk lehen zutarria. Herritarren topaketan bildu gara ideiak partekatu, hitz egin eta etorkizuneko mugimendu irekia, zabala, anitza, eleaniztuna, jendetsua, berritzailea, bakezalea, alaia, positiboa, eraginkorra, aktiboa, ekintzailea, ... irudikatzen hasteko.
Lehenik Miren Urkiolak sarrera egin du eta ondoren lan-taldeetan mamiari heldu eta hiru galdera erantzunez goizeko ariketa aurrera eraman dugu. Gero Lagun-Lekuko lagunek atsedenaldian, kafea, pastak, pintxoak, goizean bildutako tomate eta piperrak... prestatu dizkigute eta plenarioan goizak eman duenaren laburpen bat egin ondoren, Egoitz Aizpuru bertsolariarekin bertso bat osatu eta guztiok batera abestu dugu topaketari amaiera polit bat emateko.
Orain topaketa antolatu duen taldeak ahal bezain ondoen dena jaso eta akta publikatzearekin batera ondorio batzuk ateratzen saiatuko da, jakinaraziko zaizue egun batzuetan!!!