SARE
Sare ekimen ireki eta plurala aurkeztu zen Donostian iragan ekainaren 15ean. Herritar sare honek, konponbidearen eta preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko lana egingo du. Sufrimenduaren atea behin betiko ixtearekin eta bake eta esperantzaren ateak irekitzearekin amesten duen herritar multzoaren espazioa da Sare.
Euskal preso eta iheslarien eskubideak behingoz errespetatuak izan daitezen nahi dugun Oñatiarrontzat, egun garrantzitsua izango da irailaren 6a. Siglak alde batera utzita, herritarrek protagonismoa hartu eta pentsakera edo esparru ezberdinetako pertsonen artean topaketa bat egingo dugu ETEOn. Ahal bezain jende gehiena biltzea nahi dugu, bertan ideia edo hausnarketa ezberdinak partekatu eta esku artean daukagun erronkari nola aurre egin pentsatuko dugu denon artean.
Helburua argia da: dispertsioarekin betiko bukatzea, gaixo larrien etxeratzea, bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten legeak bertan behera uztea, 70 urtetik gorakoen nahiz zigorraren 3/4ak edo 2/3ak beteta dituztenen etxeratzea bezalako eskubideak errespeta daitezen lortzea da helburua. Adostasunetik abiatuta, ahal bezain herritarren sare anitz eta jendetsuena osatu eta hauek aktibatuz, lortu dezakegula uste dugu. Ez da posible konponbiderako prozesu batean “irtenbiderik” ez ematea 600 preso eta iheslariri. Beraz euskal preso eta iheslari guztien etxerako bidea ahalbidetuko duen sarea ehuntzera animatzen zaituztegu lerro hauetatik. Irailaren 6an, goizeko 10:00etan, ETEO zaharrean daukagu zita.