Askatasuna, berdintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Sabin Aranburu 2017ko abe. 3a, 00:00

Badirudi izenburuko kontzeptuak ideia ahistorikoak direla, betidanik eta betirako bizitzeko naturalki sortu diren ideiak. Egungo gizarte burgesa kontzeptu hauen errealizazio totala dela dirudi. Askeak gara, baita berdinak ere –hobetzeko asko daukagun arren–. Langileen eta jabeen klaseen arteko borrokan, dominatzaileen ideologia atera da garaile.

Nola sortu eta hedatu dira ideia hauek?

Denok gara libre, juridikoki, merkantziak saldu eta erosteko. Langile klasearen kasuan, libre gara gure lan-indarra saltzeko –ez dugulako baliabide produktiborik eskura–, burgesiaren aurrean parez pare jarri gaitezke –berdin–. Hemendik eratortzen dira askatasunaren eta berdintasunaren ideiak.

Baina salerosketa prozesua itxurakeria hutsa da. Badaude aurretik determinaturiko erlazio sozial konkretu batzuk. Merkatuan aske eta berdin izateko, produkzioan –lanpostuan– ezberdin gara. Jabearen esplotazioa jasaten dugu.

Hau da txanponaren bi aldeen ideia: merkatuan aske eta berdin izateko, produkzioan preso eta ezberdin izan behar dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak