Ezker mugimendua

Erabiltzailearen aurpegia Sabin Aranburu 2017ko ira. 4a, 12:00

Duela hamarkada batzuk galdu zen han nonbait ezker mugimenduaren iraultzailetasuna.

XX. mendearen historian izaniko presentzia zentrala mende horren amaieran amildu zen. Mugimendu honek bazuen azpimarratu beharreko puntu garrantzitsu bat: mugimendu iraultzailea zen; teorikoki, behintzat. Garaiko errealitatea ulertuta egoera bera iraultzea zuen helburu, produkzio forma kapitalistaren kategoriak deuseztatzera zihoana –soldatapeko lana, balioaren legea...–. Azkenean, klase gabeko gizartera salto egin nahi zuen.

XXI. mendeko hasiera honetan, berriz, aldaketa nabarmena eman da ezker mugimenduaren barnean. Sozialdemokraziaren ildo politikoak guztiz jan du mugimendu honek berez duen potentziala. Gaur, produkzio forma ez da aldatu, baina ezker mugimenduak bere helburua aldatu du. Bere burua iraultzailetzat harturik, kapitalismoa birproduzitzen duten formak aurkezten ditu errezeta santu gisa. Hau da, lehen iraultzailea zena orain ez da. Honen adibidetako bat ekonomia sozial eraldatzailea da. Forma kapitalista bera irauli ezean, ez ditugu eredu sozialak eraldatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak