Berben jatorria

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2021eko urtarrilaren 22a

Euskalaritza ofizialak ez du ahaleginik egin euskararen jatorria aurkitzeko. Asko jota, berba batzuk antzina batean nola esaten ziren kontatzen dute: ardau ardano batetik ei dator eta dot daut-etik, hizkuntzalaritza historikoaren metodoa eta sen ona erabiliz. Baina hitzen hasierara iristeko ez dagoela inolako modurik.

Beste hizkuntzalari batzuek, ordea, uste dute ahotsarekin baino lehenago eskuekin egindako imintzioekin sortu zela hizkuntza edo komunikazio sistema arautu bat.

Eta imintzioka hasita, zer diosku euskarak? Esku osoarekin barik hatzekin adieraz daitezken gauzak, gertaerak eta ekintzak aletuko ditut: etzi, irrintzi, jantzi, erantzi, tzibia, antzina, aitzina, ahantzi, jetzi, idatzi, iritzi, zortzi, bederatzi, burruntzi, ontzi, ortzi, aitzitik, imintzio, oniritzi, atximur, tziska…

Berbak sortu baino lehenago hatzekin adierazi daitezkeen zera horietan TZI modu erregularrean azaltzen da. Euskarak hasierako hizkuntza baten aztarnak ematen digu? Imintzioa eta berbak nahastuta egon ziren epe batenak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak