"Emakumeen adorea"

Bailara honetan emakumeek frankismoa nola bizi izan zuten azaltzeko...

... erakusketa bat prestatzen ari gara EKIN Emakumeak elkartean.

Ukazioa eta zigor gogorrak nozitu zituzten eskolan, euskaraz egiteagatik. Erlijioa zuten irakasgai nagusia eta ikasgai guztiak umeak espainiartzera gidatuak zeuden. Elizaren aldetik kontrol zorrotza zeukaten herritarrak, neskak eta emakumeak, batez ere: sexuen arteko harremanak arautuz, apalak eta obedienteak izatea exijituz, aisialdian zer egin zezaketen eta zer ez esanez.

Ezkondu ostean gizonaren zerbitzaria da andrea. Gizona dela buru eta haren esanera jokatu behar duela erakusten da eta horretara behartzen du estatuak, senarraren baimena (edo aitarena) derrigorrezkoa izanik aurrezki kartila zabaltzeko, pasaportea ateratzeko… 

Emakumeak behar bezala doktrinatzeko Estatuko Emakume Atalak kudeatzen duen Gizarte Zerbitzua egitera behartzen dituzte emakumeak edozer gauzatarako, baita tailerretan lan egiteko ere. Umeak nola zaindu eta etxeko martxa nola eraman erakusten dute hor, Nazio Espiritua zer zen erakusteaz gain. Jainkoak bidalitako umeak hazi behar dituzte. Umeak sortzeko ez ziren sexu harremanak, antisorgailuak eta abortua debekatzen ditu Elizak eta erabilera zigortzen du estatuak. Bide batez, familia ugariei laguntzak ematen dizkie ume kopuruaren arabera. Lana eta sufrimenduzko bizitza pairatu zuten andre askok, beste bizitzan horren saria jasoko zutelakoan. 

Duela 40 urte inguru emakumea konturatzen da bera ere pertsona dela eta gainerako jendeak bezalako eskubideak dituela, ez dela inoren menpeko. Ukazioa, menpekotasuna eta kontrola nozitu duen emakumea organizatu egin da eta bere buruaren jabetza eskuratzen ari da. Elizak oraindik ez dio onartu emakumeari pertsona izatearen duintasuna.

Agur eta ohore emakume hauei besteoi bidea zabaldu diguzuelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak