"Erdaldunen inplikazioa"

Duela egun batzuk ile-apaindegian lanean ari ziren...

... ile-apaintzaileak eta bezeroak eguneko gorabeherei buruz hizketan geunden, beste andre bat sartu zenean. Etorri berriak gaztelaniaz hitz egin zuen ozen eta hitz-jario handiaz jarraitu zuen, ordura arteko euskarazko jarduna zeharo etenaz.

Ile-apaintzaileak gaztelaniaz erantzun zion eta handik aurrera, batzuk isilik gelditu baziren ere, gaztelaniaz bakarrik hitz egin zen. Inork ez zuen euskaraz hitza hartu eta inork ez zion gaztelaniaz ari zelako berari ezer esan.

Euskaraz ez dakien erdaldun bat dagoenean erdaraz hitz egin behar dela irakatsi zaie euskaldunei. Gaztelania aurrerapena eta kulturako hizkuntza dela iradoki zaie euskaldunei eta erdaldunei, aldiz euskara atzeratua eta balio gutxikoa dela. Euskaraz hitz egitea zigortua izan da, gaztelaniaz egitea behartua.

Egoera honetan normaltzat hartzen da euskaldunen menpekotasuna eta erdaldunen nagusikeria. Honek ikusezin bihurtzen du ezarritako sistemaren eta bakoitzaren duintasunaren arteko kontradikzioa, ez da kuestionatzen "normaltasun" hau.

Inolako konplexurik gabe hitz egin zuen andre hark, ez zen jabetu hura sartzean gainerakoen solasa moztu zuela. Bestalde, inork ez zion ezer esan, etorri bezain lasai joango zen, inori kalterik egin ez ziolakoan.

Erdaldun askok ez dutela inolako hizkuntza aurreiritzirik pentsatuko dute, eta egia izango da. Beste batzuek berdintasunean sinesten dutela pentsatuko dute, eta hala izango da. Beste askok, gehienek, euskaldunen kontra indarkeriarik ez darabiltela esango dute, eta arrazoi izango dute. Baina berdintasunean aurrerapenik ez badago eta euskaldunen kontra hizkuntza indarkeriak jarraitzen badu, erdaldunek iraunarazten dutelako da.

Gogoeta egitera gonbidatzen ditut erdaldunak, euskaldunei berdintasuna lortzeko borroka egitea dagokien bezala bai dagokie beraiei euskaldunekiko errespetuz jokatu eta modu aktiboan inplikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak