Ez dago, baina, oraingoz, behintzat, auzitegirik eragotziko digunik behar bezala informatzea, datuak kontrastatzea edota egiazkotasun hori frogatzeko aukera erabiltzea.
Legediaren arabera, gainera, gero eta errazagoa izan beharko luke datu publikoak kontrastatu ahal izateak.
Baina egia al da hori? Egiazkotasuna arretaz frogatzea gure eskuan ote dago? Inoiz saiatu al zara? Honetan egiteko asko dagoela esango nuke nik.
Babestu ditzagun, bada, datuen benetakotasuna eta kalitatea egiaztatzeko mekanismoak: prentsa, dokumentu publikoak, artxiboak… Bestela, egiak erdiz erabiltzen dituzten guztiek irabaziko dute beti.