Benetan arazo bat da gurasoak eskolan sartzea eta iritzia ematea? Hori ez da berria!
Izan ere, 1990a ezkero datozen lege guztiek –LOGSEk eta Euskal Eskola Publikoaren Legeak, besteak beste– indarrez azpimarratu dute zeintzuk diren gurasoen eskubideak eta betebeharrak, eta, zentzu horretan, eskolak sortzen dituen dokumentuak ikastetxearen norabidea jasotzen duen Hezkuntza Proiektua eta ikasturtean egingo den guztia jasotzen duen Urteko Plana onartzeko gurasoen botoak ezinbestekoak dira.
Beraz, ze eskubide berri ematen die pin parental horrek gurasoei? Eman beharrean, ez al die kenduko?
Gurasoen partaidetza ez al da mugatuko ekintza osagarrietan soilik planteatzen diren gaietara? Penagarria!
Eta penagarriagoa da erantzukizuna dutenak ere halakoetan erortzea.
Noiztik hona kikiltzen dira irakasleak gurasoen iritzia entzutean? Nork jartzen du zalantzan gurasoek semealaben heziketari buruz iritzia eman behar dutela? Eskandalu honek baztertu egingo ditu gure hezkuntzak dituen behar urgente eta latzak.
Behar hauen artean daukagu, adibidez, etorkinen eskolatzean ekitatea ez zaintzea eta, ondorioz, legea bera ez betetzeari bidea zabaltzea. Gainontzeko arazoek hemen dute iturburua.
Hezkuntzan eztabaida ezin da isiltzen jarraitu, ikasle aske eta arduratsuak garatzeko errealitate guztiak ezagutzea eskaini behar duelako eskolak, konpentsazio lana ere badagokiolako, eta Hezkuntza Sistemari bitartekoak jartzea