Adibidez, Martxoaren 8a urte askotan ospatu arren, ez dugu benetako berdintasunik lortu, ezta gutxiagorik ere. Zergatik? Gaur arte ospatutakoek, agian, emakumeak konturatzeko balio izan dute; ez ordea, gizonak, gehiengo handi batek ez baitu uste arazoa berea denik, begi-bistan mila adibide eduki arren. Adibidez, nor arduratzen da etxeko nagusien zaintzaz? Eta jaioberrienaz?
Badira urteak teknikariak iritsi zirela udaletara, baina susmoa dut kontratazioarekin konformatzen direla udalbatzak berdintasuna lortzeko.
Ez dira benetako urratsak egin.
Ikastetxeetan antzeko zerbait gertatzen da: arduradunak izendatu bai, baina funtzioak zeintzuk diren jakin ez.
Kontuan hartzen badugu adituek diotena, "bizitzako lehen urtean finkatzen direnez haurraren estruktura fisiko, mental eta emozionalak", ezinbestekoa da etxeko ohiturei erreparatzea: aitak egiten duenari eta amak egiten duenari, haurrari ipintzen zaizkion jantziei, eskaintzen zaizkion liburu eta jostailuei eta kontatzen zaizkion ipuinei. Haurra lehenengo momentutik konturatuko da aitak betetzen duen rolaz eta amak betetzen duenaz eta berehala barneratuko du berak jokatuko duena, jakin badakigu-eta askoz gehiago eta hobeto ikasten dela ikusten denetik entzuten denetik baino.
Nahiko!
Gure esku dago.
Gakoa egiten dugunaz konturatzean dago, pentsatzean. Kontzientzia hartzean. Eta ostean, hausnartu. Norberak kontzienteki jokatu besteen kontzientzian eragiteko eta lehenengo pausoa eman berdintasunaren alde. Eta konturatu gabe, bigarrena.
Norberaren gerra norberak irabazi behar du, amankomuneko gerra irabazi arte: berdintasuna.