Heziketa madarikatua!

Erabiltzailearen aurpegia resu 2015ko ira. 18a, 00:00

Uda amaitzear dago eta ikasturte berria hasi da.

Komunikabideetan ez dira falta artikuluak, mahai-inguruak eta gomendioak ikasturte berri bakoitzak dakarrenaz luze dihardutenak datuetan oinarrituta. Izan ere, urtero errepikatzen den jarduna da. Gehien azpimarratzen diren gaiek ekonomiari eta azaleko aldaketei egiten diete erreferentzia: testuliburuek balio dutena, lege bakoitzarekin liburuak aldatzeak areagotzen duena, gainera, jantzietan familia bakoitzak gastatzen duena, tableta erabiltzeak ekarriko duena, jantokietan izango den haur kopurua, eskola-orduz kanpoko aukeren murrizketa... Eta ia ez dira inoiz aipatzen heziketak dituen benetako balioak: kultura jasotzeko, lagunak egiteko edota elkartasuna lantzekoak, besteak beste. 

Nola sentituko da eskolara joateagatik familia arruinatuko duela uste duen haurra? Heziketa madarikatua!

Nondik eta nortzuengandik datoz arazo latzenak? Genero indarkeriatik datozenak? Drogaren eta alkoholaren eraginez bide-hezkuntza ezagatik sortutako garraio eta istripu latzak? Gerrak?… Derrigorrezko Hezkuntzako ikasleengandik ez! Honen guztiaren aurrean zein da agintarien okurrentzia? Bata, arazoak sortu ez dituztenei arlo espezifiko gehiago ezartzea –Bide hezkuntza, Berdintasuna, Drogamenpekotasuna…– %25ek indarrean dagoen curriculumaren helburuak lortu barik eskola uzten dutenean; eta bestea, pertsonen balioa master kopuruei neurriz kanpoko garrantzia emanaz neurtzea.

Eta noiz ukituko dira langileek, herritarrek eta, oro har, familiek heziketa balioak lantzeko dauzkaten benetako curriculumak? Eta agintarienak?

Etxean, eskolan, auzoan, herrian, inguruan eta mundu zabalean gertatzen dena ikusita, zenbat herri-agintari dira Eskoletako Organo Gorenetara etorkizunerako herri hezitzaileagoa izateko erabakiak hartzera doazenak?

Inoiz baino zentzu handiagoa dauka heziketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak