Erantzukizunean hezi

Erabiltzailearen aurpegia resu 2014ko ots. 25a, 00:00

Nire ustez, pertsonok guk geuk egindakoaren ondorioak gure gain hartzen ditugunean bakarrik jokatzen dugu erantzukizunez.

Hori da heldutasunaren seinale eta autonomiaz eta askatasunez erabakiak hartzerakoan erakusten da, baita, bestearen lekuan jartzeko ahalegina egiten denean eta, batez ere, komunitateko ekintzak norbereenekin sentitzen den ardura eta gogo berberaz kudeatzen direnean. Beraz, aldagai guztiak kontuan hartzea, ondorioak aurreikustea eta aurre-baldintza gabe erabakiak hartzea da heldutasunez jokatzea. 

Egungo gabeziarik nabarmenenak, ordea, aipatutako erantzukizun falta eta morrontza dira nire ustean. Hortaz, eragiten al du heziketak bizitzan? Behin ikusita nora iritsi garen, harro senti gaitezke jasotako heziketaren ondorioz egin dugun kudeaketarekin? Eta erakutsi dugun etikarekin? 

Eskola eta familia bizitzarako trebatzeko tokirik aproposenak dira. Eta eremu horietan ikasi al dugu esparru desberdinetan hartu beharreko erabakiak erantzukizunez hartzen? Gaur egungo egoera ikusita, badirudi ezetz. Oinarriak ez dira sendoak izan? Hitz asko eta eredu gutxi? Eskola iraganean errotuta dago etorkizunera begira jarri ordez? Berehalako plazerak itsutu egin gaitu? Frustrazioari beldur?

Hala ere, nik sinetsi egiten dut heziketan eta heziketaren bidez, egon badagoelako, gai gara gaur egungo gaiek sortzen diguten dilema etikoak eta moralak argitzeko eta erantzuteko eta gizartea eraldatzeko. Heziketa, hori baita, askatasunez eta erantzukizunez erabaki egokiak hartzen ikastea. Unean uneko erronkei erantzuna emateko gai garen neurrian aurrera egiten dugu guztiok, bai norbanako gisa eta baita kolektibo gisa. Zer da ba hau, heziketaren ondorio garbia baino?

Baina arduraz jokatzeak zer-nolako ondorioak ekartzen dizkigu? Erosotasuna? Bakardadea ? Barneko bakea? Lasaitasuna? Zoriontasuna? Segurtasuna?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak