"Printzeen heziketa"

Erabiltzailearen aurpegia resu 2013ko mai. 28a, 02:00

Nicolas Maquiavelok (1469-1527) El Príncipe liburua printzeen heziketari eskaini zion.

Bertan, printzeek izan behar duten boterea zer-nolakoa izan behar den idatzi zuen; autoritarioa, absolutua, bere menpekoen bizitzen eta ondasunen jaun eta jabe. Bere ideologiaren xedea da boterea izatea: nola lortu, nola eutsi, nola gehitu, nola mantendu inori konturik eman gabe, salbu, Jainko eta historiari, eta horretarako, denak edo edozerk balio zuen.

Maquiavelok printzearen lana printzipio hauetan oinarritu zuen: maltzurra izatean, ondasun-gose agertzean, errespetua sortzean eta ezeri beldurrik ez izatean. 

Zeintzuk dira, ba, gaur egungo printzeak? Ez, ez dira klasikoak bakarrik. Gaurko printzeak, horiez gain, multinazionalen jabeak, finantza-buruak eta goi mailako politikariak dira. Eta zer-nolako heziketa jasotzen dute? Ustez hoberena. Gehienetan ikastetxe eta unibertsitate elitistetan, pribatu eta erlijiosoak gehienak; ustez eskolatze hoberena eskaintzen duten toki garestienetan, eta, kasu guztietan, etika katolikoaz jantzita. Hau da, jarrerak eta portaerak etika horretan oinarrituta. Eta, halako heziketa jasota, nola, bada, Maquiaveloren jokaerak? Aberastasuna, boterea, itxura, gehiegikeria...

Maquiaveloren etikan aipatutako jarrerek ez zeukaten ondoriorik, baina etika katolikoan hezitakoek oker baten ondoren barkamena jasotzeko konfesatu eta damua agertu behar izaten zuten. Eta zer esan lapurreta eta iruzurra gizarte oso bati egiten zaionean? Etika katolikoak indarra jartzen du beste ekintza batean. Hau da, hasteko, lapurtutakoa itzultzean. Egindakoaz jabetu eta jokaera aldatu.

Zerk bultzatzen ditu agintedunak horrela jokatzera? Botereari eutsi eustearren eta izatearren, eta ez gainerakoen ongizatearen alde egiteko. Zeren aurrean gaude? Agintea heziketarik ez duen jendearen esku dago edo heziketa ezin hobe horren porrotaren  aurrean gaude?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak