Garai batean, alkateak gizonezkoak zirenean, beraien emazteei alkatesa deitu izan zitzaien. Denborarekin, emakumeak alkatetzara iritsi zirenean, haiei ere alkatesa deitu izan zaie. Baina, Euskaltzaindiaren arabera, euskaraz alkatea esaten zaio herriko agintari nagusiari, gizonezkoa izan nahiz emakumezkoa izan. Alkatea emakumezkoa dela bereziki adierazi behar denean, alkate andrea esan behar da, gizonezkoa denean alkate jauna adierazi behar den bezala. Alkatesa hitza, beraz, beti okerra da, baita alkatearen emaztea izendatzerakoan ere.
Ez dakidana da nola izendatzen den alkatearen senarra. Azkenaldian, denetarik deitu didate, baina adiera guztietatik gustukoena alkate kontsortea dut. Agian, kontsorte baino gehiago, con suerte, zortea eta ohorea baita herriaren alde guztia emango duenaren senarra izatea.